ELKARJARRITAKO BIZIPENAK


ELKARJARRITAKO BIZIPENAK

Gaurko sarreran gure taldeko hainbat bizipenei buruz mintzatuko gara. Bereziki, amankomunean bizitutako sentimendu eta emozioei buruz hitz egingo dugu.

Taldeko kideak hurrengo hauek gara: Marina Miranda, Kimberly Peredo, Marta Sanchez eta Marrubi Tapia. 

Gure haurtzaroko bizipenak gogoratzean, laurok, amankomunean gustoko genituen gertaerak aipatu ditugu. Marinari gehien gustatzen zitzaiona lagunekin egotea eta eskolako irteerak egitea zen. Marrubik, aldiz, bere urbanizaziotik ibiltzeko askatasunari estimu handia zion. Martak, ordea, libre bizi nahi zuen eta eskolatik at egotea oso gustuko zuen; horregatik udara gehien disfrutatzen zuen urtaroa zen. Bukatzeko, Kimberlyk eskolan egindako talde ekintzak, hala nola, kaldereroak, danborrada, ikastolako irteerak eta abar, zituen gustukoen.

Guztiok aipatu genituen mozorroak, baina bakoitzari sentsazio ezberdinak piztu zizkigun gure barnean. Haserreaz, urduritasunaz, jaietaz eta gure kulturako ohituretaz aritu ginen aurreko saioan. Dakizunez, eskolako jaiak iristean, haurrek urduritasuna sentitzen dute jendearen aurrean antzeztearen ondorioz. Egia da ere, txikiak garenean ilusioa egiten digula mozorro bat hautatzea, baina gurasoek edo hezitzaileek besteren bat aukeratzen badute gu haserretu egiten gaitu hura aukeratzeko botererik ez dugula sentiarazten gaituelako.

Marrubik bere gertaerak kontatzen zituenean konturatu zen askotan aipatzen zuela nolako segurtasuna transmititzen zion bere auzoan bere lagunekin egoteak, baita bakarrik ere. Era berean, Marinak eta Kimberly txikien eskolan sentitzen zuten segurtasunaz aritu ziren. Haur handien eraikinera joateak beldurra ematen zien. Honek, atxikimenduarekin lotura zuzena du. Hori dela eta haurrak atxikimendu segurua edukitzea inportantea da.

Argazkietan ikusitakoan oinarrituz, lagunen garrantzia gure haurtzaroan nabarmena da. Eskolak gure haurtzaroko lagunak zehazten ditu, desberdina baita eskola batean edo bestean haztea. Azken finean, lagunek autoestimua eta adimena garatzen laguntzen gaituzte.

Azkenik eskolak antolatzen zituen irteerak aipatu behar ditugu eta zenbat maite zituzten bai Kimberlyk, baita Marinak ere. Bertan, putzuetan salto egitea, gelakideekin jolastea eta eskolatik kanpo egotea gustoko zuten, gurasoen begibistatik at.

Hona hemen gure elkarjarritako bizipenak, batzuk zuk dituzunekin berdintsuak izan daitezke, besteak oso ezberdinak, horregatik gurekin parteatzeko animatzen zaitugu. Espero dugu irakurgai honetaz gozatu izana, hurrengora arte!

Gure taldeko blogak irakurri nahi badituzue, hona hemen helbideak. Gustu azkoz gonbidatzen zaituztegu!

Marina Miranda: marinarenbloga.blogspot.com.es
Kimberly Peredo: kimberlypfranco.blogspot.com.es
Marta Sanchez: ipurtargitxo.blogspot.com.es
Marrubi Tapia: marrubita.blogspot.com.es




Iruzkinak

Blog honetako argitalpen ezagunak

Micro-taller

Fotos de nuestra infancia

ARGAZKIEKIN ISTORIOAK