ARGAZKIEKIN ISTORIOAK

ARGAZKIEKIN ISTORIOAK

Txikitako zenbait argazkiekin nire istorio pertsonal batzuk kontatuko ditut.


Hemen, baserritarrez jantzita, 4 urterekin gutxi gorabehera. Gustoko nuen baserritarrez janztea bai eta Eguberria, oroitzapen oso zoriontsuak ditut. Gogoratzen dut zapia buruan ez zitzaidala oso eroso iruditzen.


Argazki honetan bost urte nituen, etxeko belardian nago, bizilagunaren txakurrarekin. Betidanik gustatu izan zaizkit animaliak, batez ere txakurrak. Argazkia nire aitak egin zuen, egun hartan soineko berri hori estreinatzen nuelako.


Ikusi dezakegun bezala, hemen inauterietan, indiaz jantzita. Pixkat haserretuta nengoen printzesaz mozorratu nahi nuelako. 3 urte nituen.


Inauterietan berriro, baino urte bat lehenago. Mozorroa, zakarretako poltsa batekin egina dago, amak ateratako argazkia da haur-eskolara joan baino lehen. 

Argazki honetan elurretan nago, eskiatzen ikasten, asko gustatzen zait eskiatzea, txikitatik. Oso trebea nintzen eta gaur egun eskiatzera joaten naizenean, txikitako sentsazio eta oroimen berdinak ditut. Elurraren soinua eskien kontra, aizea aurpegian jotzen, eskiatzeko arroparen usai berezia....

Hemen bost urte nituen eta betaurrekoak jarri zidaten momentua da. Momentu hartan zen nere andereñoa konturatu zen betaurrekoak behar nituela, oso ondo gogoratzen dut momento hura. Errekreoan gelan gelditzeko esan zidan ikusmeneko proba batzuk egiteko, liburu batekin urruti jarri zen eta ea zer ikusten nuen galdetu zidan. Momentu horretan oso arraroa hiruditu zitzaidan nere andereñoak egiten ari zena eta horregatik gogoratzen dut.


Argazki honetan nere bosgarren urtebetetzea ospatzen nago nire ikaskide eta lagunekin. Etorkizuenan, nire koadrilakoak direnak, nire klaseko kideak ziren. Beraz, eskola batera joan edo bestera eragin handia du gure bizitzan eta gure etorkizunean.


Hemen berriz ere mozorratuta, nire auzoko jaietan nire amaren zapi batekin. Tzikitako oroitzapen zoriontsuenak nire auzoan dira. Lorategi ederrak daude eta igerlekua ere, beraz toki oso egokia da egun osoan jolasteko. Txikitan ez nintzen etxean sartzen eta leku itsia denez, haurrak ez dute arriskurik. Modu honetan goratzea autonomia asko ekarri zidan.


Azken argazi honetan, nere beste bi lagunekin nago, ni erdikoa naiz, eta Igeldon gaude. Egia esan, neskatxa hauek nere gurakoen lagunen alabak ziren eta beraz, nere lagunak bihurtu ziren.

Ikusi daiteke beraz,  nere haurtzaroa oso zoriontsua izan zela eta oso zoriontsu sentitzen naiz horregatik.






Iruzkinak

Blog honetako argitalpen ezagunak

Micro-taller

Fotos de nuestra infancia