Mezuak

Data honetako argitalpenak ikusgai: otsaila, 2017

ELKARJARRITAKO BIZIPENAK

ELKARJARRITAKO BIZIPENAK Gaurko sarreran gure taldeko hainbat bizipenei buruz mintzatuko gara. Bereziki, amankomunean bizitutako sentimendu eta emozioei buruz hitz egingo dugu. Taldeko kideak hurrengo hauek gara: Marina Miranda, Kimberly Peredo, Marta Sanchez eta Marrubi Tapia.  Gure haurtzaroko bizipenak gogoratzean, laurok, amankomunean gustoko genituen gertaerak aipatu ditugu. Marinari gehien gustatzen zitzaiona lagunekin egotea eta eskolako irteerak egitea zen. Marrubik, aldiz, bere urbanizaziotik ibiltzeko askatasunari estimu handia zion. Martak, ordea, libre bizi nahi zuen eta eskolatik at egotea oso gustuko zuen; horregatik udara gehien disfrutatzen zuen urtaroa zen. Bukatzeko, Kimberlyk eskolan egindako talde ekintzak, hala nola, kaldereroak, danborrada, ikastolako irteerak eta abar, zituen gustukoen. Guztiok aipatu genituen mozorroak , baina bakoitzari sentsazio ezberdinak piztu zizkigun gure barnean. Haserreaz, urduritasunaz, jaietaz eta gure ku...

ARGAZKIEKIN ISTORIOAK

Irudia
ARGAZKIEKIN ISTORIOAK Txikitako zenbait argazkiekin nire istorio pertsonal batzuk kontatuko ditut. Hemen, baserritarrez jantzita, 4 urterekin gutxi gorabehera. Gustoko nuen baserritarrez janztea bai eta Eguberria, oroitzapen oso zoriontsuak ditut. Gogoratzen dut zapia buruan ez zitzaidala oso eroso iruditzen. Argazki honetan bost urte nituen, etxeko belardian nago, bizilagunaren txakurrarekin. Betidanik gustatu izan zaizkit animaliak, batez ere txakurrak. Argazkia nire aitak egin zuen, egun hartan soineko berri hori estreinatzen nuelako. Ikusi dezakegun bezala, hemen inauterietan, indiaz jantzita. Pixkat haserretuta nengoen printzesaz mozorratu nahi nuelako. 3 urte nituen. Inauterietan berriro, baino urte bat lehenago. Mozorroa, zakarretako poltsa batekin egina dago, amak ateratako argazkia da haur-eskolara joan baino lehen.  Argazki honetan elurretan nago, eskiatzen ikasten, asko gustatzen zait eskiatzea, txikitatik. Oso trebea nintzen eta...