Mezuak

Data honetako argitalpenak ikusgai: 2017

AURKEZPENEN SINTAXIA

TALDEKIDEEN AURKEZPENAK IKASGELAKO PROGRAMAZIOA (ASA TALDEA) Gelako programazioa nola egitea eta zein puntu kontuan izan behar diren jakitea ezinbestekoa iruditzen zait, horregatik oso interesgarria iruditu zait gai hau. Nere etorkizunerako oso erabilgarria iruditu zait. Bestalde, metodo ezberdinak ezagutu ditugu eta kontuan hartu behar ditugu haurrekin lan egiteko garaian. Helburu ezberdinak lantzeko metodo ezberdinak landu behar direlako. EBALUAZIOA (ROCKABYE BABY TALDEA) Ebaluazioa hezkuntza-irakaskuntza prozesuan oso garrantzitsua da eta naiz eta naiz eta oso zaila den irakasle guztiak ados jartzea ezinbestekoa da haurra ondo ezagutzea. Hainbat metodo azaldu egin dizkigute eta uste dut, ebaluatzeko metodo zaharrak alde batera utzi behar direla. Azken finean, informazio guztia hau oso erabilgarria iruditu zait nere ikasleak etorkizunean ebaluatzeko. BERDINTASUNEAN HEZTEN (ILUSIOEN INDARRA TALDEA) Gai honen inguruan aurrerapen handiak egin dira, baina gauza asko g...

ANIZTASUNA

HEZKUNTZA HEZKIDETZAILEA- ANIZTASUNA

Hezkuntza Hezkidetza - Aniztasuna. Burutu dugun lan honen bidez gelakideekin hezkidetza eta aniztasunari buruz mintzatzea dugu helburu. Batez ere, askotan nahi gabe eta ohartu gabe egiten ditugun gauzak aldatzen saiatzeko. Lehenik eta behin  bi kontzeptu  argitu behar dira: Sexismoa: rol tradizionalak jarraitzen edo betetzen ez dituen pertsonarekiko mespretxu eta balio-gutxiespena ezaugarritzen duen jarrera da. Hezkidetza: Irizpide sexistei ez jarraituz heztea. Jendarteratzeko prozesuan hezkuntzak duen erronkarik nagusienetariko bat ikasle guztientzako berdintasunezko espazioak definitzea da, horrela bakoitza protagonista sentituz hazi eta hezteko aukera sustatuko baitira. Esku hartze kontzienterik definitu ezean, sexismoaren zikloa etengabe erreproduzitzan jarraituko baita. Kalean zein etxean, mintzatzean eta aritzean desberdintasun anitz daude. Bizi garen hirietan batez ere,  espazioetaz  mintzatzen garenean, desoreka dagoela esan behar dugu...

Gure bizipenak curriculumera isladatuz

Kaixo berriro ere eta ongi etorri gure talde-bizipenetara! Orain dela aste bat txikitako elkar-erlazionatuta zeuden bizipenei buruz mintzatu ginen taldean. Aldez aurretik bakarkako lana egin genuen bizipen ezberdinak idazten gure blog pertsonaletan. Gaur, beste zerbait ekartzen dugu. Gaurko sarrera honetan aurreko talde-bizipenak bat egin ditugu Curriculum-arekin. Hasiera batean pixka bat kosta zitzaigun informazioa antolatzea, zuk, irakurleak, curriculumarekin erlazionaturiko alderdiak modu argian ulertzea baitzen gure helburua. Ulergarria eta batez ere, lagungarria izatea espero dugu. Hurrengo sarrera arte! Gure bizipenak curriculum-era isladatuz Haurrentzako mozorrotzea denbora pasatzeko modu ezin hobea da. Eta hala da, askok disfrutatzen dute inauteri, Santo Tomas edota Donostiako egunean. Baina festa horiek gure kultura hedatzearekin daude zuzenean lotuta eta baita Haur Hezkuntzako Kurrikulumarekin. Arropa desberdina janzten dugu, hau da, garai bateko pertsonak imitatzen ditu...

ELKARJARRITAKO BIZIPENAK

ELKARJARRITAKO BIZIPENAK Gaurko sarreran gure taldeko hainbat bizipenei buruz mintzatuko gara. Bereziki, amankomunean bizitutako sentimendu eta emozioei buruz hitz egingo dugu. Taldeko kideak hurrengo hauek gara: Marina Miranda, Kimberly Peredo, Marta Sanchez eta Marrubi Tapia.  Gure haurtzaroko bizipenak gogoratzean, laurok, amankomunean gustoko genituen gertaerak aipatu ditugu. Marinari gehien gustatzen zitzaiona lagunekin egotea eta eskolako irteerak egitea zen. Marrubik, aldiz, bere urbanizaziotik ibiltzeko askatasunari estimu handia zion. Martak, ordea, libre bizi nahi zuen eta eskolatik at egotea oso gustuko zuen; horregatik udara gehien disfrutatzen zuen urtaroa zen. Bukatzeko, Kimberlyk eskolan egindako talde ekintzak, hala nola, kaldereroak, danborrada, ikastolako irteerak eta abar, zituen gustukoen. Guztiok aipatu genituen mozorroak , baina bakoitzari sentsazio ezberdinak piztu zizkigun gure barnean. Haserreaz, urduritasunaz, jaietaz eta gure ku...

ARGAZKIEKIN ISTORIOAK

Irudia
ARGAZKIEKIN ISTORIOAK Txikitako zenbait argazkiekin nire istorio pertsonal batzuk kontatuko ditut. Hemen, baserritarrez jantzita, 4 urterekin gutxi gorabehera. Gustoko nuen baserritarrez janztea bai eta Eguberria, oroitzapen oso zoriontsuak ditut. Gogoratzen dut zapia buruan ez zitzaidala oso eroso iruditzen. Argazki honetan bost urte nituen, etxeko belardian nago, bizilagunaren txakurrarekin. Betidanik gustatu izan zaizkit animaliak, batez ere txakurrak. Argazkia nire aitak egin zuen, egun hartan soineko berri hori estreinatzen nuelako. Ikusi dezakegun bezala, hemen inauterietan, indiaz jantzita. Pixkat haserretuta nengoen printzesaz mozorratu nahi nuelako. 3 urte nituen. Inauterietan berriro, baino urte bat lehenago. Mozorroa, zakarretako poltsa batekin egina dago, amak ateratako argazkia da haur-eskolara joan baino lehen.  Argazki honetan elurretan nago, eskiatzen ikasten, asko gustatzen zait eskiatzea, txikitatik. Oso trebea nintzen eta...