ARGAZKIEKIN ISTORIOAK Txikitako zenbait argazkiekin nire istorio pertsonal batzuk kontatuko ditut. Hemen, baserritarrez jantzita, 4 urterekin gutxi gorabehera. Gustoko nuen baserritarrez janztea bai eta Eguberria, oroitzapen oso zoriontsuak ditut. Gogoratzen dut zapia buruan ez zitzaidala oso eroso iruditzen. Argazki honetan bost urte nituen, etxeko belardian nago, bizilagunaren txakurrarekin. Betidanik gustatu izan zaizkit animaliak, batez ere txakurrak. Argazkia nire aitak egin zuen, egun hartan soineko berri hori estreinatzen nuelako. Ikusi dezakegun bezala, hemen inauterietan, indiaz jantzita. Pixkat haserretuta nengoen printzesaz mozorratu nahi nuelako. 3 urte nituen. Inauterietan berriro, baino urte bat lehenago. Mozorroa, zakarretako poltsa batekin egina dago, amak ateratako argazkia da haur-eskolara joan baino lehen. Argazki honetan elurretan nago, eskiatzen ikasten, asko gustatzen zait eskiatzea, txikitatik. Oso trebea nintzen eta...
Iruzkinak
Argitaratu iruzkina