Gure bizipenak curriculumera isladatuz
Kaixo berriro ere eta ongi etorri gure talde-bizipenetara! Orain dela aste bat txikitako elkar-erlazionatuta zeuden bizipenei buruz mintzatu ginen taldean. Aldez aurretik bakarkako lana egin genuen bizipen ezberdinak idazten gure blog pertsonaletan. Gaur, beste zerbait ekartzen dugu. Gaurko sarrera honetan aurreko talde-bizipenak bat egin ditugu Curriculum-arekin. Hasiera batean pixka bat kosta zitzaigun informazioa antolatzea, zuk, irakurleak, curriculumarekin erlazionaturiko alderdiak modu argian ulertzea baitzen gure helburua. Ulergarria eta batez ere, lagungarria izatea espero dugu. Hurrengo sarrera arte! Gure bizipenak curriculum-era isladatuz Haurrentzako mozorrotzea denbora pasatzeko modu ezin hobea da. Eta hala da, askok disfrutatzen dute inauteri, Santo Tomas edota Donostiako egunean. Baina festa horiek gure kultura hedatzearekin daude zuzenean lotuta eta baita Haur Hezkuntzako Kurrikulumarekin. Arropa desberdina janzten dugu, hau da, garai bateko pertsonak imitatzen ditu...